Haizeteek hainbat kalte eta ia gau osoko argi mozketa luzea eragin dituzte Artziniegan

Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 08:29
Udaletxearen aurrean zegoen zuhaitz bat erori da haizearen eraginez. / Alberto Martinez Gutierrez-Barquin

Iberdrolak goizeko 05:00etan konpondu du argi mozketaren gehiengoa. Eguerdian ekin diote Garai Etorbideko eta Geltoki Plazako argindar zerbitzua berrezartzeari. Haizeak 120 kilometro orduko abiadura hartu du udalerrian, Euskalmeten arabera.

Argindarrik gabe geratu dira Artziniegako hainbat zonaldetan. Argia hainbat aldiz joan da arratsaldean udalerriko zenbait puntutan eta gauarekin batera, orokortu egin da argi gabezia, lekukoek Aiaraldea hedabideari jakinarazi diotenez. Iturri berek ziurtatu dute 05:00ak arte ez duela konpondu Iberdrolak matxuraren zatirik handiena. Hala ere, Garai Etorbideko eta Geltoki Plazako etxeak argirik gabe esnatu dira. Iberdrola eguerdian ekin dio gune horietan argindarra berrezartzeari, udalak jakinarazi duenez.

Antza, haizeteek eragin dute elektroindar mozketa. Ez da eguraldiak sortutako lehen arazoa izan: Arratsaldean Barrenkale kalearen espaloi bat hesitu dute, leihoetatik kristalak erortzen hasi direlako. Izan ere, haizetea dela eta, hainbat leiho hautsi dira eta, arriskuak saihesteko, zonalde hori mozteko erabakia hartu du udalak.

Horrez gain, udaletxearen aurrean zegoen artea erori da haizearen eraginez. Santa Kolomako bidean ere zuhaitz bat erori da errepidean, bizilagunek jakinarazi dutenez.

Menagaraiko sarrera ere moztuta geratu da, Artziniegako noranzkoan, eta hainbat langile bertaratu dira egoera bideratzeko.

Bestalde, Aiara Txirrindularitza Elkarteak igandeko ziklo kros lasterketarako prestatutako ibilbidea ere kaltetu du haizeak. Hala ere, taldeak jakinarazi du dena prest egongo dela iganderako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide