Txirrindularitza izan zen atzo protagonista Artziniegan

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 27a, 14:21

Goizean hainbat txirrindulari batu ziren ibilbidea egiteko eta arratsaldean, ordea, emakumezkoen txirrindularitza izan zen ardatza Artziniega Museoan.

Gabonetako oporrak bizikletarekin betetzeari ekin zioten atzo Artziniegan. Alde batetik, goizean hitzordua izan zuten txirrindulazaleek errepidera ateratzeko. Bi ibilbide bete zituzten: herriko frontoitik Sojora edo Sojogutira, norberaren gogoen arabera.

Arratsaldez, ordea, emakumezkoen txirrindularitzak hartu zuen Etnografia Museoa, 19:30etatik aurrera. Eider Merino Movistar Teameko txirrindulari profesionalak, Ane Santesteban WNT Rotor taldeko kirolariak, Ziortza Villa ziklistak, Eneritz Iturriaga Eneicat C.T. taldeko zuzendariak eta txirrindulari profesional ohiak, Maider Mayoral Kern Pharma taldeko fisioterapeutak, Mari Carmen Diaz de Lezanak eta Julia Liberal Arabako Federazioko presidenteak hartu zuten hitza.

Ainara Hernando kazetariak, azkenean, ezin izan zuen solasaldia bideratu, familia arazoen ondorioz. Hala ere, museoa jendez gainezka egon zen eta kirol munduan buru-belarri aritzen diren aipatutako emakumeek euren diziplinaren nondik norakoak azaldu zituzten.

Mahainguruak ia bi ordu iraun zuen eta, antolatzaileek adierazi dutenez, "argi utzi zuten emakumezkoen eta gizonezkoen kirola ezberdinak direla. Besteak beste, emakumezkoen esparruan inteligentzia erabiltzen delako gehiago, indarra baliatu ordez".

Horrez gain, antolakuntzak nabarmendu du hizlari lanetan oso ondo moldatu zirela emakume guztiak eta euren grina modu bikainean transmititu zutela.

Argazkiak: Artziniegako Txirrindulari Elkartea, La Karpy Marcha Ciclista Clásica

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide