Artziniegako Udalak jakinaraz duenez, udalerriko bi etxebizitzetan lapurtu dute azken asteetan. Hori dela eta, Laudioko Ertzain etxeak hitzaldia eskaintzea erabaki du. Ofizial bat bertaratuko da herrira, horrela lapurretak saihesteko aholku eta gomendioak emateko.
Udaletxean jarri dute zita datorren astelehenean, otsailak 17, 19:00etan.