Harry Potterrek ez du irakurtzea gogoko, baina orriak markatzen badaki

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 16a, 15:54
Harry Potterrekin zerikusia duten orri-markatzaileen lehiaketa egingo da.

Mago gaztearen unibertsoko orri-markatzaile lehiaketa herrikoia egingo da Artziniegan eta emaitzak udal liburutegian egongo dira ikusgai. 

Harry Potterren unibertsoan girotutako orri-markatzaile lehiaketa egingo da Artziniegako liburutegian. Magia erabiltzekotan, hobe zenuke Hogwartsen ikastea zure denbora librea orri-markatzaileak egiten pasatzea baino. Muggle bat baldin bazara (ez-magoa, irakurle estatubatuarrentzako), ordea, martxoaren 6ra izango duzu zure lana aurkezteko epea.

Markatzaileak gutun-azal batean aurkeztu beharko dira, horren kanpoaldean “Irakur puntu lehiaketa” leloa jarrita. Tamalez, Hedwig hontzak ezingo du gutuna bidali, zazpigarren liburuan hiltzen baita. Baina, spoiler hau eta gero, eskuan eramatea gomendatzen dela zehaztu beharra dago.

Beste gutun batean, egilearen izen-abizena, adina eta telefonoa zehaztu beharko dituzte partaideek. Irabazleen izen-abizenak martxoaren 13an erakutsiko dira liburutegian. Garaileei liburu sorta bat emango zaie. Lanak entregatzeko epea otsailaren 4an hasi zen, baina hirugarren pelikulako Time Turner madarikatu hori (Bill Murrayren jostailu gogokoena izan ahalko litzatekeena) zure buruan baino existitzen ez denez, komenigarria izango da lanean ahalik eta lasterren hastea.

Orri-markatzaileek neurri finkoak izan beharko dituzte, zortzi zentimetroko zabalera eta hogei zentimetroko altuera, hain zuzen ere. Bost kategoria egongo dira: 4-6 urtekoentzakoa, 7-9 urte bitarteko umeentzako, 10 eta 12 tartekoentzako, 13-17ko nerabeentzako eta 18 urtetik gorako beteranoentzako. Has daitezela gosearen jokoak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide