Ertzaintzak lapur talde bat atxilotu zuen ostiralean Artziniegan

Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 14:05

Lapur taldea atzeman zuen ostiralean Ertzaintzak Artziniegan. Espetxeratutako 4 gizonezkoei Nafarroan, Bizkaian eta Kantabrian eginiko delituak leporatu dizkiete.

Ertzaintzak 4 gizon atxilotu zituen ostiralean Artziniegan, herrigunetik kanpo dagoen etxebizitza batean. Poliziak hainbat lapurretetan indarkeria erabiltzea leporatu die: 3 Nafarroan, 5 Kantabrian eta 2 Bizkaian, Derion, hain zuzen.

Amurrioko Epaitegiak espetxeratzeko agindua eman zuen atzo 4 lagunentzat. Lapur talde profesionala eta ibiltaria izatea egozten die poliziak.

Antza, otsailean heldu ziren Artziniegara eta Frantziako estatutik egin zuten alokairua. Horrez gain, erabiltzen zuten autoa Bartzelonan alokatu zuten.

Ertzaintzak adierazi du taldea oso profesionala zela, prozedura paramilitarrean oinarritzen zela eta gauez lan egiten zuela zaintza lanak ekiditeko.

Edonola ere, poliziak gertutik jarraitu ditu eta Guardia Zibilarekin eta Nafarroako Foruzainekin aritu dira lanean. Ikerketa horri esker ostiralean sartu ziren Krimen Zerbitzuko Ikerketako, Herri Babeserako eta Txakur unitateetako ertzainak susmagarrien etxebizitzan.

4 gizonezko atxilotu ez ezik, beste bi emakume ere atzeman zituzten, baina handik ordu batzuetara utzi zituzten aske. 2.000 euroko balioa zuten dolarrak eta Errepublika Dominikarreko dirua topatu zuen poliziak, baita zenbait lapurretetan lortutako objektuak ere.

Atxilotuek dokumentazio faltsua zuten eta aurrekari ugari. Bide batez, Ertzaintzak azaldu du ikerketa oraindik irekirik dagoela eta Nafarroan (Berrioplazan) balio historikoa duten eta desgaituta dauden 6 Kalashnikov ostea ere leporatzen dietela. Bideo honetan ikus daiteke lapurreta hori:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide