Bizindar taldeak Munduko Sokatira Txapelketan parte hartuko du gaur Irlandan

Aitor Aspuru Saez 2020ko ots. 20a, 07:30

Atzo joan ziren Irlandara Bizindar taldeko kideak eta gaur lehiatuko dira Munduko Sokatira Txapelketan.

Artziniegako Bizindar taldea Letterkenny hirian dago, Irlandan. Berez, Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan arituko dira gaur kategoria mistoan -emakumezkoak eta gizonezkoak batzen dituena-, 580 kilo azpiko esparruan. Hiru neskek, sei mutilek eta entrenatzaileek osatzen dute ordezkaritza, goma gainezko modalitatean.

Aintzane Lafragua Bizindarreko kideak azaldu du "urtebetez gogor entrenatu dutela" lehiaketan izena emateko eta Munduko Txapelketan esperientzia lortzea dutela helburu. "Ondo pasatzea da gure helburua, baita tirada batzuk irabaztea", adierazi du Lafraguak.

Proba gaur hasiko da eta bihar arte klubek euren indarrak neurtuko dituzte. Larunbatean eta igandean, ordea, herrialde bakoitzeko selekzioak lehiatuko dira. Aintzane Lafraguak argitu duen moduan: "Euskadiko Txapelketako irabazleak Basque Countryren izenean jokatuko du".

Artziniegako Udalak aipatu du eskoziar, alemaniar, hegoafrikar, japoniar, txinatar eta nigeriar taldeez gain, ia 40 euskal taldek hartuko dutela parte, 10 klub ezberdinetakoak: Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea, Nafarroakoak; Gaztedi eta Murueta, Bizkaikoak; Badaiotz eta Bizindar, Arabakoak, Ibarrakoak, Gipuzkoakoak eta arestian Zuraide, Iparraldekoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide