Artzinegako 10 eta 17 urte bitarteko gurasoentzako bilera egingo du Udalak ostiralean, “udal ondarearen edo ondare pribatuaren aurka berriki egindako kalteak aztertzeko”. Joseba Vivanco alkateak azaldu duenez, “baldarkeria” horiek “onartezinak” izaten hasi dira. Horregatik, “arazoa handitu baino lehen”, gurasoekin hitz egin nahi du tokiko erakundeak, etxean “neurriak” hartu ditzaten, salaketak jartzen hasi baino lehen.