Artziniega Museoa fundazio baten bidez kudeatzeko plana, mahai gainean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko mar. 4a, 08:00
“Museo bizia” ekimena egin zen otsailean. / Aiaraldea.eus

Aldundiak proposamen bat helarazi die udalari eta Artea elkarteari, museoa fundazio baten bidez kudeatzeko. Hilabete amaieran bilduko dira gaiaz hitz egiteko. 

Artziniega Museoa fundazio baten bidez kudeatzeko proposamena luzatu die Aldundiak Artea elkarteko kideei, proiektuaren etorkizuna bermatu ahal izateko. Proposamena aztertzen ari ari dira elkarteko kideak, eta hilabete honen amaieran bilduko dira berriro Diputazioarekin eta udalarekin, gaiaz hitz egiteko.

Hiru kidek osatuko lukete fundazioa: Aldundiak, elkarteak eta udalak. “Eusko Jaurlaritza sartzeko aukera egongo litzateke, baina momentuz ez du interesik erakutsi”, azaldu du Mateo Lafraguak. Arteako kidearen aurreikuspenen arabera, fundazioa urte amaierarako egongo litzateke martxan, baina nabarmendu du oraindik proposamen bat baino ez dela. “Gauza asko zehaztu behar dira ezer egin aurretik. Fundazioaren nolakotasunak aztertu ondoren, museoaren funtzionamenduaren eta kudeaketaren inguruan eztabaidatu beharko dugu”.

Adostasunaren beharra
Lafraguaren arabera, gauza asko daude zehazteke: “Museoa noizbait itxiko balitz piezak noren eskutan geratuko liratekeen adostu beharko dugu, adibidez”. Dena den, hartzen den bidea hartzen dela, Arteako kideak argi du erabakiak “alde guztien adostasunarekin” hartu beharko direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide