"Udaletik, eta alarma egoerak ezarritako etxeko konfinamenduko hirugarren astearen amaierara iristen ari garen honetan, aprobetxatu nahi dugu merkataritza establezimenduei eskerrak emateko", adierazi du Artziniegako tokiko erakundeak sare sozialetan. Elikadura hornitzaileak izan dituzte bereziki gogoan, "osasun krisia hasi zenetik ematen ari diren eguneroko zerbitzuagatik".
Kartelaren bidez gogorarazi diete artziniegarrei uneotan ez ezik, "egoera hau guztia normalizatzen denean ere merkataritza horrek hor egoten jarraituko duela". Finean, Artziniegan bizi eta erostea bultzatu nahi izan dute horrela: