"Superilargia", Artziniegako lur eta zeru artean ere

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 8a, 09:29
Artziniegan atera du argazkia Alberto Martinez Gutierrez-Barquinek. / A.M.G-B

"Superilargia" deituriko fenomenoaren lekuko izan ziren atzo zenbait herritar. Gaur gauekoa ilargi erraldoiaren hirugarren erakustaldia izan da.

Aiaraldearrek ez dute aukerarik galdu ilargi erraldoiari argazkia ateratzeko. Kanarietako Astrofisika Institutuaren arabera, urtean 3 eta 5 "superilargi" artean egoten dira.

Zergatik ikusten da ilargia hain handi?
Funtsean, ilargi betea ilargi perigeotik gertu dagoenean gertatzen da. Berezitasunen artean orbita ez zirkularra nabarmentzen dute adituek, elipsea baita. Lurra eta ilargiaren arteko distantzia ezberdina izaki, tamaina eta distira ere aldatu egiten da. Egoera berezi hori 28 egunez luzatzen da, ilargiak lurrari bira ematen behar duen denboran. Alabaina, ilargi beteari atxikitako fenomenoa izanik, urtean zehar errepikatu egiten da: otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean, hain zuzen.

Alberto Martinez Gutierrez-Barquin izan zen argazkiak ateratzeko aukera aprobetxatu zuenetako bat. Sare sozialetan kontatu duenez, "4:36ean izan dugu urteko ilargirik handiena". Ohikoan baino %7.7 handiagoa izan da, azaldu duenez: "Labur azaltzearren... 2020an lurretik gertuen egongo den unea da, zehazki 357.022 kilometrora". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide