Gaur irekiko da berriz Correosen Artziniegako bulegoa, nahiz eta jendaurreko ordutegia ordubetera mugatuko den, 09:00etatik, 10:00etara. Zerbitzuak “arian-arian” egingo direla ere abisatu du udalak ohar baten bidez. Era berean, maiatzaren 6tik aurrera Arabako Foru Ogasunak Errenta Aitorpenaren inprimakiak etxeetara bidaliko ditu gutunetan, nahiz eta dokumentazio hori dagoeneko dagoen eskuragarri interneten.
Helbidean sartzeko ezinbestekoa izango da ziurtagiri elektronikoa edo pasahitza izatea. Horietako bat bera ere ez izatekotan, izena eman beharko dute erabiltzaileek. Horretarako, datu pertsonalak bete beharko dira eta 2018ko errenta datuak erabiltzea gomendatu dute, segurtasun-datu gisa erabiltzen baitira.