COVID-19ak sortutako krisi ekonomikoaren harira, Artziniegako Udalak herriko merkataritzaren inguruko hainbat datu plazaratu ditu. Esaterako, artziniegarrek erosketetarako erabiltzen duten diruaren % 49a herritik kanpo gastatzen dutela ondorioztatu du tokiko erakundeak. Zifra hau bereziki handia da etxeko produktuetan (% 65) eta lurringintzan (% 65). Edarietan (% 43) eta ostalaritzan eta jatetxeetan (% 33,7), berriz, gastua handiagoa da Artziniegan kanpoan baino.
Udalaren ustez, datu horiek ez dira batere onak, baina “herri gisa indartzen saiatzeko” asmoa plazaratu du tokiko erakundeak. Hortaz, tokiko merkataritzarekiko “konpromiso indibidual eta familiarra hartzea” eskatu diete herritarrei. “Gure saltokiak eta negozioak aurrera ateratzea ahalbidetzeaz gain, etorkizunean bere lokala ireki nahi duenari animatzeko seinale bat bidaltzea ere da”. Hori dela eta, Artziniegan Bizi eta Erosi leloa plazaratu dute herriko merkataritza bultzatzeko asmoarekin.