Bihar amaitukoda Artziniegako Arteko Landako tabernaren lehiaketara aurkezteko epea. Interesdunek bi gutunazal aurkeztu beharko dituzte udaletxean 14:00ak baino lehen.
Lehen gutunazalean erantzunkizunpeko adierazpena sartu beharko dute. Bigarrenean, aldiz, eskaintza ekonomikoa zehaztu beharko da.
Udalak gutxiengo prezioa ezarri du tabernaren alokairuagatik: 50 euro gehi BEZ hileko. Hori baino altuagoa den edozein eskaintza plazaratu ahalko da, eta diru gehien emateko prest dagoenari esleituko zaio tabernaren kudeaketa, uztailetik urrira.
Iaz berriztu zuten eraikina, jaietan funtzionamenduan jartzeko asmoz. Hemen kontsultatu daiteke lehiaketaren infomazio guztia.
