Irudi bitxia ikusi ahal izan zen atzo Artziniegako udaletxe zaharraren alboan. Gurdian Martin, udalerriko bizilagun gazteena. Bere alboan Ana Perez Rodrigez (“Anita zapataria” ), nagusiena. Lehenak 15 egun baino ez ditu. Bigarrenak, aldiz, 104 urte.
Haurraren aitak, Alberto Martinez Gutierrez-Barquinek, kontatu du topaketa sare sozialetan:
Martin, artziniegako biztanlerik gazteena,14 egun. Anita, 104 urte, zaharrena. #Artziniega #Aiaraldea pic.twitter.com/pzXGNwfcUy
— Alberto Martinez G-B (@otsati) June 16, 2020