Artziniegako liburutegia zabaldu dute berriro

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko eka. 18a, 06:00

Liburutegi zerbitzua abian da berriro.

Astearteaz geroztik ateak irekita ditu Artziniegako liburutegiak. Zenbait arau jarri dituzte segurtasun neurriak bermatzeko.

Artziniegako Udalak zenbait azpiegitura erabiltzeko aukera eskaini du. Aurreko astean frontoia baliatzeko baimena eman zuen, zenbait baldintzarekin bada ere.

Orain, aldiz, liburutegia irekiko duela jakinarazi du tokiko erakundeak. Ordutegia 9:00etatik 15:00ak artekoa izango da, astelehenetik ostiralera artean beti ere.

Oharrean azaldu dutenez, baldintza batzuk bete beharko dituzte erabiltzaileek: eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eraikinera sartu aurretik, maskara jartzea eta bi metroko segurtasun tartea mantentzea.

Liburutegi zerbitzua abian jarri du Artziniegako Udalak. Azpiegituraren aforoa, baina, mugatua izango da: 6 lagunek izango dute soilik irakurtzeko edo ikasten egoteko parada

Aforoa, baina, mugatua izango da: 6 lagunek izango dute soilik irakurtzeko edo ikasten egoteko parada. “Horrez gain, ez dira liburuak ukituko, bat nahi izanez gero liburutegiko langileari eskatuko zaio”, zehaztu dute. Liburuak itzultzeko mostradorean utzi beharko dira, “berrogeialdian egongo baitira 15 egunez”. 

Ikasketa gelari dagokionez, 6 postu egongo dira, segurtasun tarteak errespetatzeko. Eskaera gehiago baleude, ordea, liburutegiko sarreran postu gehiago jarriko lirateke, udalak aurreratu duenez. “Postua utzi ondoren, espazioa desinfektatuko da”.

Udalak, bere aldetik, eguneroko garbiketa zorroztuko du: "Mostradorean babes-manpara jarri dugu, eta ateak irekita mantenduko dira heldulekuekin kontakturik ez izateko". Komunak, ordea, itxita egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide