Artziniegako udalbatzak ekainean hartutako akordioa bertan behera utzi eta diru-laguntza berriak onartu zituen ostegunean. Izan ere, egindako aldaketarekin, udalak aintzat hartuko du herriko autonomoek ura, zabor eta Ondare Higiezin Zerga ordaindu behar ote dituzten.
Deialdi berriarekin lokalik ez duten autonomoek 700 euroko laguntza jasoko dute. Alokairuan daudenei 800 euroko ekarpena egingo die tokiko erakundeak, eta lokala dutenentzat 850 ematea ahalbidetu dute.
Zentzu horretan, uraren ordainketa 60 eurokoa izan da pandemian, zaborrena 40 eurokoa, eta Ondasun Higiezin Zergan dauden ezberdintasunak daudela medio -herrigunean edo ingurutan dauden lokalen artean-, 50 euroko laguntza zehaztu dute.