"Udalak Arteko Gure Ama ikastetxeko jantokia intsonorizatzeko eta argiztatzeko lanak egin ditu egun hauetan, ikastetxeak egindako eskaera bati erantzunez". Hala adierazi du tokiko erakundeak sare sozialetan.
Horiek ez dira izango, ordea, egingo dituzten atonketa bakarrak. Izan ere, aurki eskolaren kanpoko aldeko argiteriari helduko diote, "energia aurrezteko lanparekin" azpiegitura hobetzeko. Artziniegako Udalaren hitzetan, Hezkuntza programaren diru-laguntza jaso dute lanak gauzatzeko.

Ikasturte hasiera dela-eta, eremuko zuhaitzak ere zaindu dituzte: "Ikastetxearen perimetroaren barruan zeuden kaltetutako txopoak moztu dira, bai eta kirol-guneko aparkalekua ere, haizearen ondorioz erortzeko arriskurik egon ez dadin".