Artziniegako Udalak mezua zabaldu du sare sozialetan herritarrek jaiak ospatu ez ditzaten. Izan ere, gaur izan beharko litzateke txupinazoa, baina osasun krisialdia dela medio, tokiko erakundeak zein jai batzordeak adostu dute festarik ez antolatzea.
Tokiko erakundeak adierazi du badakiela zaila izango dela uda parrandarik gabe agurtzea, baina azpimarratu du ez dela unea jaietako arropa janzteko edota bilerak antolatzeko.
Erakundeak nabarmendu du jende pilaketak ekidin behar direla eta horretarako ezinbestekoa dela norberak bere festa partikularra ez antolatzea, besteek ere egin ez dezaten: "beste asteburu baterako uzteko unea da. (...) Batez ere, egun horretan, aukera horretan, asteburu horretan, denok egotea delako kontua".