IBILIAN

Artziniegako lakua, altxor ezkutua Gorobel magalean

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 12a, 09:05

Artziniegako lakuak sekulako ikuspegiarekin txangoa egiteko aukera ematen du. Burgoseko lurretan egonik ere, familian paseatzeko txangoa gerturatu die Aiaraldea komunikabideko irakurleei Mateo Lafraguak.

Osasuna mantentzeko egunero paseatzeko ohitura du Mateo Lafragua artziniegarrak. Hala aitortu dio Aiaraldea komunikabideari. Bere sare sozialak dira horren lekuko: txango ezberdinen argazkiak argitaratzen du.

Izan ere, Artziniegako inguruek aukera ugari eskaintzen dituzte landa eremuaz gozatzeko. Artziniegako lakuari itzulia ematea da ibilaldi horietako bat. "Burgoserako bidean dago Artziniegako lakua, baina Artziniegatik ere bertara daiteke", dio. 

Oinez joateko Erretes Tuteratik joan daiteke, "2 ordu inguru behar dira Artietaraino ailegatzeko".

Auto edo ibilgailuan hurbiltzeko, berriz, Artieta herrirako bidegurutzea hartu behar da. Erretes Tuteratik oinez ibiltzea nahiago dutenek, aldiz, 3 ordu inguru behar dituzte Lafraguaren ustez ibilbide osoa egiteko.

"Artietarainoko paseoa ere oso polita da. Gainera, badu bere historia: kuartela eta eskola egon ziren, besteak beste", azpimarratu du.

Lakutik Viergolera ordubeteko bidea dago, artziniegarraren hitzetan, "guztira 2 ordu dira". 35 minutu inguru behar dira tokiraino pausoka heltzeko.

"Artziniegako lakua oso polita da, Gorobel mendizerra ikusten da uneoro. Familia txangorako egokia da, oso erosoa, laua delako". Bizikletaz ere zeharka liteke.

Ibilbide gehiagoz galdetuta, zerrenda luzea du Lafraguak: "Lastra zubitik Lantenoko elizara, Ventatik Cirionera...". Nahi duenak, beraz, ez du aukera faltarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide