ETB1 kateko Herri txiki, infernu handi emanaldia izango da Artziniegan urriaren 8an. Udalak jakinarazi duenez, datozen egunetan egingo dituzte elkarrizketak eta grabaketak: "Hurrengo egunetan Euskal Telebistak Artziniegan ETB1ek igande gauetan ematen duen Herri txiki infernu handi programaren kapitulu bat grabatuko du".
Aurreratu dutenez, artziniegar euskaldunak elkarrizketatuko dituzte, batetik. Eta, bestetik, herritarren solasaldietatik eratorritako bakarrizketekin ikuskizuna eskainiko dute urriaren 8an, Artziniegako frontoian. "Ekitaldi hau ere grabatuko dute biak batera emititzeko", zehaztu dute.
"EiTBk, udalaren bitartez, 100 gonbidapen banatuko ditu urriaren 8ko ekitaldi eta grabaketan parte hartzeko. Gonbidapenak noiz banatuko diren informatuko dugu", erantsi dute oharrean.
