Gaurtik -urriak 1- aurrera egongo da ETB-1 kateko “Herri txiki, infernu handi” saioaren Artziniegako emanaldiaren proiekzio eta grabaziora joateko gonbidapenak jasotzeko aukera. 16 urtetik gorako edozein herritarrek eskuratu ahalko ditu udal liburutegian. Bi sarrera emango dira guztira pertsona bakoitzeko.
Urriaren 8an izango da saioa, arratsaldeko zortzietan. Herriko biztanleei saiorako egin zaizkien elkarrizketak proiektatuko dituzte, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen gidaritzapean. Horrez gain, Sebastian Lizaso bertsolaria ere igoko da oholtzara, bertso batzuk kantatzera.
