Atzo amaitu zuten Herri txiki, infernu handi saioaren Artziniegako atalaren grabaketa, Toñin Luengas frontoian. Udalerriko hainbat bizilagunekin grabatutako solasaldiak proiektatu zituzten, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleen bakarrizketa eta txisteekin tartekatuta. Sebastian Lizaso bertsolaria ere igo zen oholtzara, hiru bertso abestera.
Dozenaka herritar bertaratu ziren proiekziora. Ekoiztetxeko kamarak ere bertan zeuden. Aurkezleen hitzartzeak, bertsoak eta herritarren erreakzioak grabatu zituzten, behin betiko ikus-entzunezkoan txertatzeko. Datorren asteko igandean -urriak 18- emititiko da saioa, ETB-1 katean.
Hainbat artziniegar agertuko dira programan: Unai Gotxi zinegotzia, Alberto Martinez Gutierrez-Barquin historizalea eta Idoia Zalbide kirolaria, besteak beste.