Adingabeei udalak bidalitako gutuna "haserre" hartu du Artziniegako EAJk

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 11a, 07:55
Artziniegako EAJko kideak, artxibo argazki batean. / Aiaraldea.eus

Datu pertsonalei emandako tratamendua salatu du Artziniegako EAJk, eta EH Bilduren estrategia eta plangintza falta kritikatu ditu.

Herritarren eskubideak urratu ditu EH Bilduk, EAJren iritziz. Joseba Vivanco alkateak, gobernu taldearen izenean, bidalitako gutun baten harira atera dute jeltzaleek oharra. Besteak beste, Datuak Babesteko araudia urratzea leporatu diete.

"EAJko udal taldetik gure haserrea adierazi dugu. Izan ere, herriko familiei zuzendutako gutunean alkateak herrian gertatutako ekintza bandaliko eta gizalegegabeei aipamen zuzena egiten die, eta ekintza guztien erantzukizuna bidegabeki egozten du". 

Jeltzaleen aburuz, postontzietan banatutako idazkia eta herriko haur zein gazteen errealitatea ez datoz bat. "Garrantzitsua da errebeldia ez nahastea ekintza bandalikoekin eta intzibismoarekin, ez baitira justifikatzen", erantsi dute. 

Horrez gain, gazteria alorrean alkateak aurrekusitako neurriez galdetu dute, eta erantzunak "etorkizunerako aurreikuspenik gabeko estrategia bat" utzi du agerian, EAJren hitzetan. 

EH Bilduren gobernu taldeak, bere aldetik, bere jokabidea eta herritarrak informatzearekiko konpromisoa defendatu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide