Gure herrian egun hauetan egondako COVID kasuen gorakada dela eta, Artziniegako kontsultategitik hausnarketa batzuk zuekin partekatu nahiko genituzke:
- COVID birusarekin erlazionatutako sintomak, beste zenbait biriasien sintomen berdinak dira: eztul lehorra, sukarra/febrikula, beherakoa, sudur-kongestioa, zefalea, giharretako edota giltzaduretako mina…
Beste batzuk ordea, espezifikoagoak dira, hala nola, usaimen eta dastamen galera. - Aipatutako sintoma hauetako baten bat izanez gero, lasai egoteko eskatzen dizuegu. Etxean gelditu zaitezte, zentroarekin kontaktuan jarri eta hurrengo egunetan zehar gure deia jasotzen joango zarete. ALARMA/LARRITASUN sintomak izango dira garrantzitsuenak eta hauek izango dira kontutan hartu beharrekoak. Sintoma hauek bularrean mina eta arnasteko zailtasuna dira.
- Sintoma hauek daudeneko kasuetan, PREMIAZKOA izango da kontsultategiarekin kontaktuan jartzea atendituak izan zaitezten.
- Arnas-sintomen baloraziorako zentru PRESENTZIALA Amurrioko zentroa da eta hara joateko, aurretik zita izatea garrantzitsua izango da balorazioak soilik goizeko tarte batean egiten baitira.
- Erizain zein mediku bakoitzak, gure agenda osatu eta goizeko azkeneko tartean Amurriora goaz paziente mota hau (arnasbideetan arazodunak) aztertzera eta, horregatik, batzuetan segimendu eta balorazio deia egin duen profesionala eta pazientearen azterketa egin duena, profesional ezberdina izatea gerta liteke. Berriro ere, egoera ulertzea eskatzen dizuegu. Profesional bakoitzak aldi berean bere lana egin dezan bai eta arreta berdina behar duten beste kasu batzuk atenditu ditzan ari gara horrela lan egiten.
COVIDarekin zerikusia daukan edozertarako:
- POSITIBO emaitzarekin mezuren bat ailegatuz gero, aztarnariak zuekin joango dira kontaktuan jartzen, beraiek baitira kontaktuen bilaketaren arduradunak eta beraiek baitira kontaktua nor den eta nor ez den definitzen dutenak. Azkenaldian, espero zitekeena baino gehiago ari dira tardatzen, baina guri gertatzen zaigun bezala, lanez gainezka daude. Emaitza positiboa dagoenean, sintomadun pertsonen kasuetan, garrantzitsua izango da sintomak hasi eta hurrengo 48 orduetan izandako kontaktuen zerrenda bat egitea, eta sintomarik izan ez dutenetan, PCR froga egin baino lehenagoko 48 orduetan izandako kontaktuena.
- Kasu positibo baten KONTAKTU BATEN KONTAKTUA EZ DA KONTAKTUA, hau da, PCR emaitza baten zain dagoen horrek aurreko egunean egondako lagun bat izanez gero, ikerketapean dagoen kasua POSITIBO konfirmatua izan arte lagun horri ez zaio ezer egin beharko, sintomarik ez daukan bitartean behintzat.
- EMAITZA itxaroten ari diren horiei, pazientzia eta erantzukizuna eskatzen diegu. Ez etxetik atera telefonoz deituak izan arte. Laborategietan arazoak ari dira izaten eta emaitzak 24 ordu baino gehiago ari dira tardatzen.
- SINTOMAK eta EMAITZA NEGATIBOA daukaten horiei, Osakidetzako profesional batekin hitz egin arte ez etxetik atera SMS bat jaso arren.
Orain arte, azken hilabete hauetan zehar Artziniegan normaltasunez lan egin dugu kontsulta telefonikoak eta presentzialak arazo barik atendituz. Azken egun hauetan ordea, gure eskualdean birus-intzidentzia handitu egin da eta horregatik, hurrengo egunetan zehar kontsultetarako hautaketa telefonikoa egitea beharrezkoa izango da, erizain, mediku edo administrazioak eginiko hautaketa.
Zentrora etorriko direnak musukoa jarrita etorri beharko dira, beste norbait dagoeneko barruan itxaroten baldin badago ezin izango dira sartu eta kanpoan itxaron beharko dute (mugikortasun arazoak dituzten pertsonak salbu). 2 metrotako segurtasun distantzia mantendu eta zentrora SARTU eta IRTETERAKOAN ESKUAK GARBITU beharko dituzte. Segurtasun neurri hauek bide batez, egunean zehar egiten dituzuen beste edozein aktibitaterentzako baliagarriak dira.
Bestalde, dituzuen kontsulta edo zalantzak ezin izango ditugula momentuan atenditu komunikatu nahi dizuegu. Orainarte, urgenteak diren horiek guztiak erantzutera ailegatzen saiatu izan gara baina zoritxarrez, azkeneko hilabete hauetan atzeratutako lan-karga jaso dugu, eta Lehenengo Mailako Arretari bideratutako errekurtso falta dela eta, kontsultak gainezka daude eta ezin ditugu egunean nahi genituzkeen beste erantzun.
Esandako guztiaz aparte, medikoa ez den atentzioa (ekonomikoa, soziala…) behar duten eta jasan litzaketen ondorio sozial, familiar eta psikologiko ezberdinengatik mediku-kontsultara ez datozen paziente horietara ere heldu nahiko ginateke. Krisi-egoera sanitario honek ez du bakarrik ondorio sanitarioak ekarri, lehen baino lehen atendituak izan behar diren garrantzi berdineko beste zenbait ondorio ere agerian utzi ditu. Herriko gizarte zerbitzuekin kontaktu zuzenean gaude eta horregatik, zentzu honetan izan zenezaketen edozein zalantzaren inguruan informatu edo haiekin kontaktuan jarri ahalko genizueke.