30 urte baino gutxiagoko herritar bat kontratatuko du Artziniegako Udalak herriko desinfekzio zerbitzua indartzeko. Lanbide bidez kontratatuko dute gaztea, zortzi hilabeterako.
Beharginak goizez egingo du lan, 7:00etatik 14:00etara. Lan deialdian parte hartzeko beharrezkoa izango da udalerrian erroldatuta egotea, eta gutxieneko ikasketa batzuk izan beharko ditu (DBHko titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak edo Profesionaltasun Ziurtagiria).
Udalak bi irizpide baliatuko ditu kontratazioa burutzeko: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonek lehentasuna izango dute eta, halakorik ez balego, 30 urte betetzetik gertuen dagoen pertsona kontratatuko lukete.