Artziniegako Udalak diru-laguntza eskainiko die herriko ostalariei, itxieraren eragina arintzeko asmoz. Sektore horretan aritzen diren artziniegarrek udalaren webgunean eta udal-bulegoetan eskuragarri dauden agiriak bete beharko dituzte horretarako, beti ere, abenduaren 11, ostirala, baino lehen.
Horrez gain, tokiko erakundeak 10 euroko 400 bono-deskontu sortu ditu udalerriko ostalariak zein merkatariak babesteko, eta jadanik kopuru horren erdia banatu da.