Artziniegako Udalak ez du Gabonetako argirik jarriko aurten, eta herritarrei luzatu die balkoi eta fatxadak apaintzeko deia

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abe. 2a, 12:18
Udalaren eraikinetako balkoietan soilik jarriko dituzte argiak. / Aiaraldea.eus

Udalaren eraikinetako balkoietan soilik jarriko ditu argiak tokiko erakundeak. 

Artziniegako Udalak jakinarazi du aurten ez dutela Gabonetako argirik jarriko udalerrian, gastu hori kentzea erabaki duelako. 2020. urtea “zaila” izaten ari dela azaldu du tokiko erakundeak, “zentzu guztietan”. “Bakoitzak, neurri handiagoan edo txikiagoan jasan ditu osasun-pandemia horren ondorio kaltegarriak eta honek eragindako krisi ekonomiko eta gizarte krisi gogorrak”.

Udaleko kideek azaldu dute “gerrikoa estutzea eta aurreikusitako gastuak murriztea” egokitu zaiela. “Urtearen erdialdean, udal talde guztiek aho batez onartu zuten gastuen partida jakin batzuk 'izoztea', gastu-aurreikuspenak ez ukitzea, diru-sarreren beherakadari aurre egiteko beharragatik”.

Gastu horietako bat da Gabonetako argiztapenarena, zehaztu dutenez. 

Herritarrei deia

Hala ere, tokiko erakundeak iragarri du argiztapenera dirurik ez bideratzeak ez duela esan nahi Gabonetako argirik egongo ez denik.

Udal eraikinetako balkoietan argiak jarriko dituzte, eta herritarrei luzatu diete etxeetan berdina egitera. “Nork bere kalea argiz apaindu dezala. Argiztapen hori bazter guztietara irits dadin. Herria egiteko modu bat ere izan dadila. Hemen jarraitzen dugula esatekoa. Gabonetan, azken batean, argia, pandemia honen tunelaren amaierako argi hori, zeu izatea, guztiok izan gaitezen”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide