Trafiko istripua gertatu da gaur iluntzean Artziniegan, 19:00ak aldera. A-2064 errepidean izan da ezbeharra, Soduperanzko bidean. Auto bat irauli eta bide bazterrean matxuratu da. Pertsona bat ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Errepidea moztuta egon da garabi batek autoa eraman duen arte. 20:50ean berrezarri da trafikoa.
