Bilbora bidaiatu du Artziniegako Jaiotzen Nazioarteko Erakusketak

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 12a, 10:30
Bustingintzaz egindako pieza ugari bildu dituzte aurtengo erakusketan. / Teresa Lafragua

Lehenbiziko aldiz Artziniegatik kanpo ikusgai egongo da Santxotena Museoak urtero antolatzen duen Jaiotzen Nazioarteko Erakusketa.

Artziniegatik kanpo kokatu du Santxotena Museoak Jaiotzen Nazioarteko Erakusketaren XXII. edizioa. Deustoko EXPO Center aretoan egongo dira piezak ikusgai.

"Artziniegako Santxotena Museoan ezinezkoa zen urteroko erakusketa antolatzea", azaldu du Teresa Lafragua bildumaren arduradunak, "espazio txikia izanik, protokolo sanitarioak betetzea ezinezkoa da orain arteko kokalekuan". Horregatik erabaki zuten Artziniegatik kanpo antolatzea erakusketa.

Jaiotzak Artziniegatik Bilbora eramatea lan handia suposatu duela azaldu du Lafraguak. Guztira, bildumako 1.313 pieza daude Deustoko aretoan ikusgai.

Abenduaren 4ean zabaldu zituen ateak Bilboko erakusketak eta urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Buztingintzari aitortza

Buztingintzak espazio berezitua izango du aurtengo erakusketan. Buztinez egindako estatu osoko piezak bildu dituzte, buztinlariei omenaldi txiki bat egiteko asmoz.

Guztira, munduko bost kontinenteetako piezak biltzen ditu bildumak eta Europako bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Hainbat herrialdeetako etnografia ezagutzeko parada eskaintzen dute bilduma osatzen duten 2.207 piezek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide