Larunbatean burutu zuen Hiriska elkarteak gozogintza txapelketa, birtualki. Ohikoan, kalean egiten dute jaki edo plateren aurkezpena, baina, aurten, COVID-19a dela eta, argazki bidez gauzatu dute dinamika. Hala, bakoitzak bere gozogintza platera prestatu zuen, eta iruditan entregatu zuten lana. Modu horretan jaso ditu Hiriskak Facebooken argitaratutako argazkiak.
Antolatzaileak pozik agertu dira izandako arrakastarekin. Izan ere, 50 pertsonek egin dute bat ekimenarekin, sare sozialetan aipatu dutenez. XXI. edizioa izan da aurtengoa, eta urte berezia izanagatik, "zorionak eta eskerrik asko guztiei" mezua helarazi nahi izan diete herritarrei. Egile bakoitzak opari bat jasoko du sari gisa.
Argazkiak: Hiriska Emakume Elkartea