Artziniegako Museoak ez du jarduera eten, nahiz eta koronabirusak bere ohiko egitaraua nabarmen baldintzatu duen. Presentzialki ez bada ere, ikazkinarekin batera txondorra nola egiten zuten erakutsi du Artea Etnografia Elkarteak. Olentzerok berak eman ditu argibideak, gainera. Haren esanetan, mendiko zuhaitz zaharrak baliatzen ditu, "haizeak botatzen dituenak". Modu horretan, zuhaitzak indartu egiten dira, "eta egurrekin multzo handi bat egin ostean, barrutik su ematen diot".
Gabon ohiturak nagusi
Gabon zoriontsuak opatzeko ere sortu dute bideoa, herritarren parte hartzearekin:
Gabon gaua dela-eta, Olentzerok berak gabonetako bere menua azaldu zien herritarrei: