Herriko langabeak kontratatu ditu udalak, hainbat zereginetarako

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 4a, 08:14

Artziniega, Arteko Landatik. / Artziniegako Udala

Hiru langabe kontratatu ditu 6 hilabeterako Artziniegako Udalak, Eskualdeko Enplegu Programaren bidez. Enplegu gabe dauden herritarrak %10.5 dira, gogora ekarri dutenez.

Artziniegako Udalak 3 bizilagun langabe kontratatu ditu sei hilabeterako. "Gaur egingo dute inkorporazioa, Eskualdeko Enplegu Programari esker", zehaztu du tokiko erakundeak oharrean. Hala, udalak hartuko du bere gain gastuaren zati bat, eta diru-laguntza bidez helduko diote besteari.

"Abenduaren erdialdean beste pertsona bat kontratatu genuen zortzi hilabeterako Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Enplegu Planaren bidez, zeinetan udalak ere gastuaren zati bat hartzen zuen bere gain", erantsi dute. 

Aiaraldeko langabezia tasa %13.4 da, EAEkoa (%12.4) baino puntu bat gehiago

Udalaren esanetan, legealdi honetan -urte eta erdian, alegia- zortzi artziniegarri eman diete lana "hainbat garaitan", lau emakumeri eta lau gizoni. 

Artziniegarren %10,5 langabezian

Lanbideren arabera, %10,5 da langabeziaren ehunekoa udalerrian, Aiaraldekoa %13,4 den bitartean. Azpimarratzekoa da, ordea, EAEko bataz bestekoaren gainetik dagoela eskualdea, %12.4 baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan langabetu kopurua.

Artziniegako Udalak nabarmendu duenez, gazteen artean 2020ko apirilean %16.4 zen beharra ez dutenen biztanleria zatia, "Aiararekin batera eskualdeko daturik baxuena da". Zentzu horretan, hilabete honetako kontratazioen erdia 30 urtetik beherakoa izan da, jakinarazi dutenez. "Artziniegan emakumeen langabezia tasa handiagoa da gizonezkoena baino 30-35 eta 50-54 urte bitartekoen artean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide