Artziniegako saneamendu sarea hobetzeko lehen pausoak, abian

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 8a, 08:00
Ibaira botatzen dira Artziniegako hondakin-urak. / Arteko Gure Ama Ikastetxea

Une honetan hondakin-urak errekara zuzenean botatzen direla gogorarazi du Joseba Vivanco alkateak. Horregatik, positiboki baloratu du proiektua abiatu izana.

Artziniegako hondakin-urak Gueñeseko araztegira garraiatzeko eramateko azpiegitura eraikitzeko lehen pausoak eman ditu URAk.  Artziniegako saneamenduaren alternatibak aztertzeko eta eraikuntza-proiektua idazteko proiektuaren esleitu berri du agentziak, 93.970 euroren truke. Kontratatutako enpresak 8 hilabeteko epea izango du dokumentua osatzeko. Proiektu horrek Artziniegako hondakin-urak Gordexolaraino nola eraman zehaztuko du, gero hortik Gueneseko araztegira eramateko.

Joseba Vivancok positiboki baloratu du proiektua abian jarri izana. Artziniegako alkateak gogoratu du proiektuak 2 hamarkada daramatzala mahai gainean, lehen dokumentua 1999. urtean erredaktatu zelako. “Iragan legealdian udalbatzak aho batez onartu zuen gure hondakin-urak tratatzeko Godexolaraino kolektore bat tratatzea eta hortik urak Gueñeseko araztegiraino eramatea. Aldundiak, ordea, Artziniegan araztegi bat egitea proposatzen zuen. Baina hamar urte hauetan URAk ez du proiektu hau abiatzeko inolako pausorik eman, bere erantzukizuna den arren”.

Hala ere, “tunelaren osteko argia” ikusten hasi direla gehitu du Vivancok. “2019. urtearen amaieran bi aldiz bildu nintzen URAko zuzendariarekin Eusko Jaurlaritza proiektu honetan behingoz inplikatzea eskatzeko. Baina gero pandemia etorri zen, hauteskunde autonomikoak  egon ziren eta URAko zuzendaritza aldatu zen”. 

Toño Aiz laudioarrak hartu zuen orduan agentziaren gidaritza. “Iragan udazkenean Aizekin bildu nintzen, eta 2021. urtean proiektua Gordexolako alternatibara egokitzeko konpromisoa helarazi zidan, eta hala izan da”. 

Errekara zuzenean

Gauzak hala, emandako pausoa “beharrezkoa eta garrantzitsua” izan da,  alkatearen esanetan. Nabarmendu duenez, hondakin-urak errekara botatzen dira orain, eta udalak 15.000 euro ordaindu behar dizkio horregatik urtero Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoari. “Gainera, aurten legez derrigortuak egongo gara partida ekonomiko bat gordetzera analisiak egiteko hondakin-urak isurtzen diren puntuetan”. Ondorioz, eginiko apustua “behin betikoa” izatea espero du gobernuburuak, “ingurugiro arazo larri hau datozen urteetan konpondu ahal izateko”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide