Artziniegako etorkizuneko kirolgunea, herritarren proposamenen zain

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 13a, 09:48
Kirolgunearen zirriborro bat plazatu dute, "lanean hasteko". / Artziniegako Udala

Iradokizun eta ekarpenerako tartea zabaldu du udalak, etorkizuneko kirolgunearen ezaugarritzea herritarrekin batera erabakitzeko.

Kirolgune berria atondu nahi du Artziniegako Udalak Barcena inguruan. "Etorkizuneko diseinua planifikatzeko eta dauden espazioak optimizatzeko" abiatu dute prozesua, tokiko erakundeak sare sozialetan azaldu duenez, "eskuragarritasun ekonomikoa kontuan hartuta".

Zirriborroa, abiapuntu

Udal gobernuak zirriborroa osatu du horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Lau eremutan bereizi dute egitasmoa, "proposamenak zentzuzkoak eta egingarriak izan daitezen" . Ondorengoak dira luzatutako ideiak:

  • Egungo futbol zelaia bitan banatzea, aldamenean jolas gunea, mahaiak, haurrentzat jolasak eta bestelako kirol eskaintzak txertatuta.
  • Eskailera eta berdegune bidez, padel pista edo futbito-saskibaloi zelaia eraikitzea.
  • Skatepark edo antzerako gunea atontzea. 
  • Hesitutako gune bat sortzea, maskoten aisialdira bideratzeko.

"Iradokizunak helarazi nahi dizkiguzuen guztiok udaleko info@artziniegakoudala.eus helbidera bidal ditzakezue edo, bestela, udal bulegoetan pertsonalki erregistratu", zehaztu dute oharrean, "berriro diogu, zuen ekarpenak edo ideiak jaso arte egiten dugun proposamena da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide