Artziniegako Udalak babesa adierazi die kaleratuak izango diren eskualdeko langileei

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 17a, 10:57
Artziniega, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Valvospain eta Tubacex enpresetako egoerak Artziniegako Udaleko talde politikoen kezka piztu dute, eta adierazpen instituzionala sinatu dute langileei elkartasuna helarazteko. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete.

Artziniegako Udalean ordezkaritza duten EH Bildu, EAJ eta PP alderdi politikoek adierazpen instituzionala sinatu dute, azken hilabetetan eskualdean iragarri diren kaleratzeen aurrean. Tubacexeko 150 kaleratzeek eta Valvospaineko 79ek kezka piztu dute tokiko erakundean.

Hurrengo aste eta hilabetetan "Aiaraldeko enpleguaren defentsan" egingo diren mobilizazio desberdinetan parte hartzeko deia luzatu diete Artziniegako herritarrei

Bi iragarpen horiek, bestelako enpresa eta komertzio txikien itxierarekin batera, "Aiaraldearentzako kolpe gogorra" direla adierazi dute. Valvospain eta Tubacexeko langileei eta hauen senideei elkartasuna adierazi die udalak. Gainera, mahaigainean jarritako enplegu erregulazio espedientea kentzea exijitu diote Tubacexeko zuzendaritzari.

Azkenik, hurrengo aste eta hilabeteetan "Aiaraldeko enpleguaren defentsan" egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete Artziniegako herritarrei. Eusko Jaurlaritzari, Arabako foru Aldundiari eta Espainiako Gobernuari ere bidali nahi izan diote mezua Artziniegatik, eskualdeko industriaren eta enpleguaren defentsan neurri zehatzak hartu ditzaten. Aiaraldea ekonomikoki suspertzeko Eusko Legebiltzarrean abian dagoen ponentzia jarri dute horren adibide, eta  aurrerapausoak eskatu dituzte ere arlo horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide