PPk udalbatzan duen jarrera kritikatu du EAJk

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 11a, 07:00
EAJko zinegotziak Artziniegan. / EAJ

Artziniegako EAJko udal taldeak prentsa oharra zabaldu du PPren udalbatzako joera zalantzan jartzeko. Martxoko Udal Osoko Bilkuran bi mozio aurkeztu zituen alderdi popularrak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuei buruz.

Artziniegako udal ordezkaritza jeltzaleak gogor kritikatu du PPk martxoko udalbatzan izan zuen jarrera, pasa den ostegunean eginikoa, hain zuzen. Zehazki, EAJk leporatu dio alderdi popularrari Arabako Batzar Nagusietan eztabaidatutako bi mozio eramatea Artziniegara, "bere jarduera urria apaintzeko".

Jeltzaleen kritikek hiru bide hartu dituzte. Alde batetik, proposatutako testuek erkidegoko eskumenei buruzkoak direla azaldu dute, udalak ez baitu eragiteko aukerarik. Bestetik, EH Bildurekin testuen onarpena adostea egotzi diote PPri, EAJren zuzenketak ezer ezean utzita. "Elejalde jaunak, Alderdi Popularreko zinegotzi bakarra den aldetik, EH Bilduren babesarekin eta laguntzarekin bere jarrera erabakita zuela ikusi genuen", azaldu du Encina Castresana bozeramaile jeltzaleak.

Horrez gain, jeltzaleek adierazi dute mozioetako bat -Araban anbulantzia medikalizatu gehiago eskatzen zituenak- gezurretan oinarrituta zegoela. "PPk aurkeztu zuen informazioa zalantzazkoa da, eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk osatutako koalizio gobernua higatu nahi du, COVID-19ren pandemia egoera aprobetxatuz eta ez dagoen polemika sortuz", azpimarratu du Castresanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide