Artzikirola nazioarteko kirol eta hezkuntza kongresutan izan dute hizpide azken hilabeteetan

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 18a, 08:00
Hainbat disziplinetako ezaugarriak uztartzen ditu Artzikirolak.

Ramon Rey Artzikirolaren asmatzaileak nazioarteko kongresu ugaritan parte hartu du azken hilabeteetan: Argentinan, Kolonbian, Txilen edota Mexikon.

Pandemiak bide asko itxi dizkio kirolari, baina bada kirol bat larrialdiko egoera baliatu izan duena oztopo gehiago ekiditeko, eta hori Artzikirola izan da. Ramon Reyk sortutako jokoak jakin-mina eragin du, bereziki, heziketa fisikoko irakasleen artean.

Hitzaldi sortaren abiapuntua Madrilen izandako kongresua izan zen eta horren ostean etorri ziren parte hartzeak Guatemalan, Salvadorren, Txilen, Kolonbian, Mexikon, Argentinan, Perun eta Ekuadorren.

Hitzordu horietan bideo-dei bidez ehunka ikus-entzule izan ditu artziniegarrak, gehienak irakasleak. Joko eta Kirol alternatiboei buruzko Munduko I. Kongresua goraipatu du Reyk batez ere.

Unibertsitateekin elkarlanean

Artziniegarrak harreman sendoa garatu du zenbait erakunderekin ibilbide horretan eta, esaterako, Argentina, Mexiko eta Kolonbiako unibertsitateekin trebakuntza saioak prestatu ditu irakasleentzat.

Horrez gain, Espainiako Estatuko unibertsitate batekin ere elkarlana abiatzeko zorian dago, baina momentuz ez du argitu nahi zeinekin: "Dena prest egon arte nahiago dut ezer ez aurreratzea".

Atsedenik ez

Azken hilabeteetan Hego Ameriketako zenbait irratitan ere eskaini ditu elkarrizketak, baina Reyren egitaraua ez da amaitu. Martxoan hitzaldiak emango ditu Mexikon eta Argentinan eta etorkizunean ekitaldi gehiago izango ditu.

Artzikirolaren sortzaileak azpimarratu du joko horrek sekulako harrera izan duela eta uste du bere zabalpena ez dela etengo. Esaterako, pasa den asteburuan Mexikoko irakasleek osatutako elkarte bat berarekin jarri zen harremanetan eta, aurrekoan, Peruko beste elkarte bat.

Erlazionatuak

Artzikirola ezagutzeko bideoa

Erredakzioa 2016 mar 29 Artziniega

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide