Artziniegako hirigune historikoko artearen eta ondarearen mapa osatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 19a, 20:33
Hirigune historikoko hainbat elementu nabarmendu dituzte mapan. / Artziniegako Udala

Artziniegako bizilagun eta margolariek eginiko lanei eta hiriguneko ondare historikoari ikusgarritasuna ematea izango da egitasmoaren xedea. 

Mapa bat osatu du Artziniegako Udalak, udalerriko hirigune historikoan dauden arte eta ondare elementuei “ikusgarritasuna” emateko.  “Auzokideek modu boluntarioan diseinatu eta egindako eskulturei eta margolariek egindako pinturei ikusgarritasuna ematea” da egitasmoaren helburua.

Tokiko erakundeko kideek nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzak “Monumentu Multzoa” izendatu zuela Artziniegako Hirigune Historikoa. “Almendra formako erdi aroko estruktura mantentzen du, bi kantoik batzen dituzten hiru kale paraleloetan. Harriztatutako kaleetan aro eta estilo ezberdineko ondarea biltzen du, fatxadak apaintzen dituzten hainbat armarriez eta ateetatik zintzilik dauden aldabez gain”. 

Honakoa ez da udalak egiten duen mota honetako lehen ekimena. Iazko udan pintura eta eskulturen ibilbidea plazaratu zuten. Horren osagarria da orain aurkeztu dute mapa. 

Dena den, tokiko erakundetik nabarmendu dute mapa ez dela definitiboa. “Guztion artean hobetu nahi dugu, beraz, proposamenen bat baduzu edo hobekuntzarik bururatzen bazaizu, mapa eta gaia kontuan hartuta, ekarpena egin ezazu unaigotxi@artziniegakoudala.eus helbidera mezu bat bidaliz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide