Artziniegako Udalak tokiko produktuen azoka egiteari ekingo dio hilero. Zehazki, hileko azken igandean egingo dute Artekaleko plazaren arkupetan. Hurbileko produktuak eskuratzeko aukera eman nahi du erakundeak, udalbatzak oniritzia eman ostean.
Lehenengo hitzordua maiatzaren 30ean izango da eta jadanik 8 tokiko ekoizlek eman dute izena. Hala ere, Artziniegako Udalak bilaketa aktiboa abiatu du produktore gehiago topatzeko eta ahalik eta gehien ustiatzeko egitasmoa.