Artziniega gai bezala hartuta, herriko margo lehiaketaren XVIII. edizioa ospatuko dute datorren igandean, maiatzak 23. Artziniegako Museoa kudeatzen duen Artea elkarte etnografikoak antolatu du lehiaketa.
Teknika eta formatu librean, nahi duen orok hartu ahalko du parte. 8:30ean hasiko da lehiaketa, eta egindako lan guztiak ikusgai egongo dira 14:00etatik 14:30etara Toñi Luengas frontoian. Epaimahaiak arratsaldeko hiruretan emango du irabazleen berri.
COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, aurten ez da margolanen bestelako erakusketarik antolatuko.
