1.600 metro kubiko edukiera izango du Artziniegako ur-biltegi berriak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 17a, 13:07
Orain dagoen biltegia eraitsiko dute berria eraikitzeko.

Urtea bukatu baino lehen hasiko dira azpiegitura eraikitzen, Arabako Foru Aldundiaren eta Kantauriko Urkidetza ur patzuergoaren artean. 

Urtea amaitu baino lehen hasiko dira Artziniegako ur-biltegi berria eraikitzeko obrak. Arabako Foru Aldundiak eta Kantauriko Urkidetzak garatuko dute proiektua, elkarlanean. Bi erakundeek erdibana finantzatuko dute egitasmoa. Diputazioak 407.000 euroko partida onartu zuen iragan astean proiektu horretarako, eta 814.000 eurokoa izango da guztira aurrekontua. 

Orain dagoen biltegia eraitsiko dute berria eraikitzeko. Izan ere, orain dagoena “hausteko arriskuan dago”, Aldundiak ohartarazi duenez. “5.000 metro kubikoko edukiera izan arren, edukieraren % 30 soilik erabiltzen da”, azaldu du erakundeak.

Horregatik, azpiegitura berriak 1.600 metro kubikoko edukiera izango du, eta “biztanleriaren eta inguruko herrien benetako beharrak” izango ditu kontuan, Aldundiaren esanetan: “egungoa dagoen tokian kokatuko dutenez, ez dute eremu berri bat okupatu beharko, ez eta lur kopuru handiak mugitu beharko ere”. Gainera, azpiegitura berriak “azken belaunaldiko teknologia” izango du, “ edateko ura tratatzeko instalaziora ur gordina sartzeko sistemetarako”. 

Biltegia datorren urterako amaitua egotea aurreikusi dute erakundeek. Hori eraikitzeaz gain, zonaldera iristeko sarbidea hobetuko dute eta hainbat zuhaitz landatuko dituzte; “arteak eta erkametzak, bai eta elorriak, zuhandorrak eta bestelako zuhaixkak ere”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide