Artziniegako EAJk oharra plazatu eskatzeko EH Bilduko Udal Gobernu Taldeari Retes-Artieta bidea konpontzeko. Izan ere, Menako aranak bere eskumenean dagoen zatian lana egiteari ekingo dio. Jeltzaleen aburuz, une aproposena da Artziniegako Udalak gauza bera egin dezan: "Horrela, gero eta gehiago erabiltzen den bide bat igarotzea eta adeitsua izatea posible izango da, bai bi herrietako bizilagunek, bai Retes, Artieta eta Peñalba lotzen dituzten ibilbideetan aukera ezberdinez gozatzera hurbiltzen direnek".
Bide batez, EAJk oharra baliatu du gogoratzeko maiatzeko ohiko osoko bilkuran herriko abeltzaintza-ustiategiei laguntzeko beste ekimen bat onartu zela, eurek bultzatuta: "belarra eta lastoa biltzeko plastikoak eta belarra eta lastoa biltzeko sokak jasotzeari buruzkoa, 1.650 euroko aurrekontu-partida baten bidez".