Oharra plazaratu du Artziniegako EAJk Soxoguti eta kiroldegiaren arteko bidearen egoera salatzeko. Jeltzaleek azaldu dutenez, belarrak eta zuhaixkak kontrolik gabe hasi dira bertan, eta azpimarratu dute Artziniegako auzokideek asko erabiltzen duten bidea dela.
"Udalaren utzikeriaren eta mantentze faltaren ondorioz, GR-284 ibilbidea egoera txarrean dago eta ahalik eta lasterren egin behar dira sega eta sastrakak kentzeko lanak, belarra kontrolik gabe hazten ari baita, eta horrek zaildu egiten du bide horretatik ibiltzea", adierazi du Encina Castresana bozeramaileak. Bideak "lehenabailehen" garbitzea eskatu dio Joseba Vivanco alkateari.