Pump-track zirkuitu bat jartzea eskatu dio EAJk Artziniegako Udalari

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 23a, 18:06

Espazio berria udalerriko kirol gunean kokatzea proposatu dute jeltzaleek. / EAJ

Udalerriko kirol gunean proposatu dute jeltzaleek espazio hori atontzea. 

Proposamena luzatu dio Artziniegako EAJk udal gobernuari: udalerrian kirol anitzeko pista berriak eraikitzea, “bizikletan, patinetean edo skatean pump-tracka bezalako diziplinak gauzatu ahal izateko”. Zehazki, honakoa da udal talde politikoko kideek proposatu dutena: “pump-track zirkuitu bat jartzea, bai bizikleta modalitatean, bai patinete edota skate modalitatean, udalerriko kirol eremuan".

Jeltzaleek nabarmendu dute geroz eta gehiago direla horrelako jarduerak egiteko guneak eskatzen dituzten bizilagunak, eta horrelako espazioek  “aisialdi aktiboa eta osasungarria” sustatzeko balio dezaketela. 

Encina Castresanak azaldu duenez, helburu bat bilatzen dute proiektu honekin: “Aisialdirako, eta batez ere, asteburuetarako alternatiba bat ezartzea”. Gauzak hala, “joera berrietara” moldatzeko beharra jarri du EAJko zinegotziak mahai gainean, “bereziki udal espazio publikoei dagokienez".

Horrez gain, Castresanak gaineratu du horrelako jarduerek balio dutela  “aisialdi inklusiboa era berdintasunezkoa” sustatzeko, kirol mistoak direlako eta edonork praktikatu ditzakeelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide