Aitor Ayesta eta Asier Larrinaga garaile Laudioko Gaztetxearen Frontenis Txapelketan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 24a, 13:00

Aste honetan jokatu dira Laudioko Gaztetxeak antolatutako Frontenis Txapelketaren partidak. Aitor Ayesta eta Asier Larrinaga gailendu dira norgehiagoketan, eta Aimar Saez eta Peru Hernandok erdietsi dute bigarren postua.

Gaztetxearen 20. urteurrena ospatzeko osatutako egitarauaren baitan antolatu dute txapelketa. Beste hainbat jarduera antolatu dituzte asanbladako kideek azken asteetan, "Gaztetxea gazte langileontzat!" lemapean. 

Argazkiak: Laudioko Gaztetxea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide