Emanaldi “rockero eta dibertigarria” prestatu du Artziniegako Rock Elkarteak biharko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 5a, 11:48

Taldetan banatuta joko dute elkarteko kideek. / Aiaraldea.eus

Toñin Luengas frontoian egingo dute emanaldia arratsaldeko zortzietan. 

Kontzertu berezia prestatu dute Artziniegako Rock Elkarteko kideek biharko (ostirala, abuztuak 6). “Ia 20 musikarik parte hartuko dute, elkarren artean nahastuta”, azaldu du Xabier Vellek, “hau da, 20 lagun nahastuko gara ‘konbo’ batzuetan, abesti mitikoak jotzeko”.

Emanaldia oso dibertigarria izango dela ziurtatu du elkarteko kideak, “rockeroen festa” izango baita. 

Aniztasuna da elkartearen bereizgarrietako bat. “Mota askotako parte hartzaileak ditugu: txikiak, hasiberriak, helduak, eskarmentu gehiago edo gutxiago dutenak... baina berdin zaigu, garrantzitsuena ondo pasatzea eta musikaz gozatzea baita”. 

Hala ere, rock taldearen osasuna ez da onena une honetan, Vellek aitortu duenez. “’Ohikoan antolatzen diren jarduerak geldituta daude: rock eskola, klaseak, emanaldiak, maketa lehiaketa, kontzertuak… pandemiak bortizki jo ditu musikariak eta kultura orokorrean”.

Hala ere, gogotsu azaldu dira taldeko kideak etorkizunera begira. “Poliki-poliki saiatuko gara berriro ekintzak antolatzen, baina ez dago gure esku pandemiak ekarriko digun araudia”. Ildo horretan, musika klaseak berreskuratu nahiko lituzkete datorren ikasturtera begira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide