Antolatzaileek positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera. “Giro ona izan zen nagusi. Eguraldi aproposa egon zen eta ez zen ezbeharrik gertatu”, nabarmendu dute Ganzorrotz mendi taldeko kideek, “tontorrean geundenean laino apur bat agertu zen eta horregatik berehala jaitsi ginen”.
Gauzak hala, gaueko hamaiketarako herrian zeuden berriro mendizale guztiak, eta “tabernetan zerbait hartzeko aukera” izan zuten, etxeratu baino lehen. “Bueltako bidean ilargia ikusteko aukera izan genuen ere. Beraz, esan bezala, ibilaldia arrakastatsua izan zen”.
Ganzorrotz taldeko kideek bi urte zeramatzaten ekimena antolatu gabe. Iaz pandemia dela eta utzi zuten bertan behera. 2019an, aldiz, eguraldi txarrak galarazi zuen ekimena.
Argazkiak: Ganzorrotz Mendi Taldea