Artziniega, afganiarrei arreta emateko prest

Unai San Pedro Camacho 2021ko abu. 26a, 15:30

Talibanek Afganistango kontrola hartu zuten abuztu erdialdean. / Argia.eus

Gaur goizean - abuztuak 26- ahobatez onartu da udalbatzan EAJk aurkeztutako proposamena.

Hainbat urtez luzatu den gatazka armatuaren ostean, Talibanek Afganistaneko gobernua bereganatu zuten abuztu erdialdean, eta tentsioak nabarmen egin du gora zonaldean. Datu ofizialen faltan, 250.00 dira herrialdetik ihes egitea lortu duten herritarrak, %80 emakumeak edo adingabeak direlarik. 

Nazioarteko komunitateak, gainera, bere kezka adierazi du Talibanen erregimen berriak ekarriko duen emakume afganiarren eskubideen murrizketa basatian, eta hauek defendatzeko deia zabaldu du.

Horregatik, Artziniegako EAJk ekimen bat aurkeztu du gaur goizean ospatutako udalbatzan, Afganistanetik ihes egiten duten herritarrak artatzeko helburuarekin. Gauzak horrela Artziniegako Udalak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonei harrera egiteko plazak Espainiako Gobernu Zentralari eskaintzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, Afganistanetik ihesi datozen herritarren mesedetan. Encina Castresanak oso positiboki baloratu du udal-talde guztiek proposamenaren alde egin izana.

Bestalde, EAJk eskatu du toki-administrazioak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako SHARE proposamena Europako agendan jar dezala. Proposamen honekgaur egungo migrazio-erronkaren aurrean erantzunkidetasunaren printzipioa aplikatzeko eta islatzeko helburua du.

Encina Castresanak esanetan, “babes Komunitarioa programak errefuxiatuen harreran eta integrazioan zuzenean parte hartzeko aukera ematen die herritarrei. Datorren krisi humanitarioaren aurrean, inoiz baino premiazkoagoa da migrazio-fluxuak humanizatzea eta joan-etorri seguruak ahalbidetzea”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide