Hobekuntzak egiten ari dira Artziniegako ikastetxe publikoan

Unai San Pedro Camacho 2021ko abu. 27a, 17:00

Arteko Gure Ama ikastetxe publikoan ari dira obretan. / Artziniegako Udala

Bi dira aurten egingo dituzten obrak, eta guztira 43.000 euroko kostua izango dute.

Uda honetan, urtero egin ohi den bezala, hobekuntza batzuk egiten ari dira Arteko Gure Ama ikastetxe publikoan. Udalaguntza izeneko laguntza-lerroaren barruan kokatzen dira inbertsioak, eta hauen kostua Hezkuntza Sailaren eta Udalaren artean partekatzen da. Aurten bi obra bereizi dira: Argiteria aldaketa eta instalazioa eta Kaleko eraikinaren estalkia konpontzea.

Argiteria aldaketa eta instalazioa

Hilabete hauetan ikastetxearen barruko argiteriaren aldaketa egin eta guztiz berritu da; aurrerantzean energia aurrezteko helburuarekin. Artziniegako Udaletik adierazi dutenez, beharrezko jarduretatzat jotzen da egungo barruko argiteria-instalazioa hobetzeko, bai instalazioaren segurtasunaren ikuspegitik, baita eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik ere.

Kostua 21.800 eurokoa da, eta herriko beste hainbat insatalazioetan ere energia aurrezteko lanekin jarraituko dute hurrengo hilabetetan. Arlo honetan egingo diren hurrengo jarduerak Udal pilotalekuaren eta futbol zelaiaren fokuak izango dira.

Kaleko eraikinaren estalkia konpontzea

Arteko Gure Ama ikastetxeko haurreskolako eraikinaren estalkia konpontzen ari dira ere; eraikinak zituen ur eta hezetasun filtrazioak saihestea da helburua. “Beharrezko eta premiazko jardueratzat jotzen da, gerta daitezkeen ur-iragazketa posibleak kontuan hartuta”, azaldu du Joseba Vivanco alkateak.

Inbertsio honen kostua 21.200 eurokoa da. Aurreikusitako obren barruan kaltetutako estalkiko elementuak konpontzea da

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide