Artziniegako bola-jokoari buruzko hitzaldi batekin eman zioten amaiera atzo Artziniegako Udalak martxoan abiatutako ostiraletik ostiralera programari. Hilabete guzti hauetan zehar jarduera desberdinak antolatu ditu udaletxeko kultur sailak Toñi Luengas frontoian.
Alberto Martinez Gutierrez-Barquin artziniegarra arduratu zen azken solasaldia eskaintzeaz. Bertan, herriko bola-jokoaren nondik norakoak aletu zituen bertaratu ziren herrikide guztien aurrean.